BIMUS

Nortzuk gara. Museoko Liburutegien Sarearen sorkuntza (BIMUS)

Museoko Liburutegien Sarearen sorkuntza (BIMUS) Kultura Ministerioaren Estatuko Museoen Azpizuzendaritza Nagusiaren 2004-2008 epealdiko Estatuko Museoen Planean jatorria dauka. Honek, Bildumen Arloaren programaren barnean, Kultura Ministerioaren Arte Ederren eta Ondasun Kulturalen Zuzendaritza Nagusiaren menpeko hamazazpi museoen liburutegien egoeraren hobekuntza zuen, hauen funts bibliografikoen automatizazioan abiapuntu harturik.

Museoko Liburutegien Sarearen (BIMUS) helburuen artean eta liburutegiak kudeatzeko sistema informatiko batez baliatuz, liburutegien material eta giza baliabideen hobekuntza eta katalogo kolektibo baten sorketa aurkitu daitezke. Baita ere, liburutegi politika eta zerbitzu bateratuak diseinatzea eta bideratzea helburu bezala ditu, sareko liburutegien arteko mailegua edo liburutegien arteko erosketa bateratua eginik.

BIMUSek, Katalogo Kolektiboaren bidez, sarearen liburutegi guztien bibliografi funtsak kontsultatzeko aukera eskaintzen du.

Aurrerago, BIMUSek “liburutegi digitala” edukiko du baita ere. Hemendik erabiltzaileek eskura izango dituzte erakunde desberdinen funts digitalizatuak, baliabide elektronikoak, aldizkari elektronikoak eta beste Interneteko baliabideak.

Gaur egun, BIMUSek hemezortzi zentro integratzen ditu: Antzerkiaren Museo Nazionalaren liburutegia, Arte Eszenikoen eta Musikaren Institutu Nazionalaren menpekoa (INAEM), eta Arte Ederren eta Ondasun Kulturalen Zuzendaritza Nagusiaren bidez Kultura Ministerioaren menpe dauden estatuko titulartasuneko museoen hamazazpi liburutegiak.



Icono de conformidad con el Nivel Doble-A del W3C-WAI. Se abre en ventana nueva Titulares RSS disponibles

© Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa